Hizkuntza Eskola Ofizialak ikastetxe publikoak dira, Andaluziako Juntaren Hezkuntza Sailaren menpekoak. Eleaniztasuna Sustatzeko Planari Esker hizkuntzetan formatu eta gaitzeko ikastetxe integralak bihurtu dira eta irakaskuntza presentzialak, erdi presentzialak eta on-line irakaskuntzak eskaintzen dituzte.

Granadako Hizkuntza Eskola Ofizialaren nortasun-ezaugarriak hezkuntza-kalitateko honako hamar printzipio hauek dira:
  1. Programazioa. Europako Kontseiluaren jarraibideen araberakoa.
  2. Metodologia komunikatiboa.
  3. Ebaluazio fidagarria, balioduna eta objektiboa
  4. Ziurtagiriak: agintaritza europarrek onartu eta errekonozituak.
  5. Jarduera lektiboa kalitate-kontrol zorrotz batzuei atxikia.
  6. Antolakuntza akademikoa, irakas-talde eta koordinazio-organoetan oinarritua.
  7. Irakasleria, unibertsitate tituluduna eta berariazko prestakuntza jasoa.
  8. Barne ebaluazioa egiten da bezero eta baliatzaileen gogobetetze mailarena.
  9. Informazio zuzena, garbia eta nahikoa izena emateko eta matrikulatzeko prozesu eta baldintzei buruz.
  10. Leku eta instalazio egokiak irakas-lanerako.
Granadako Hizkuntza Eskola Ofizialak oraingoz alemana, arabiera, atzerritarrentzako espainola, frantsesa eta ingelesa eskaintzen ditu. Irakaskuntza hiru mailatan egituratuta dago (2007/2008 ikasturtetik aurrera): Oinarrizko, Erdikoa eta Aurreratua, eta maila horietako bakoitza bi ikasturtetan banatua. Ikasketa arruntez gain, ikastetxeak Hizkuntza Gaitasunak Berritzeko Ikasketak ere eskaintzen ditu ikastetxe elebidunetako proiektuetan sartuko irakasleentzat Eleaniztasuna Sustatzeko Planaren barruan. Gure irakaskuntzen mailak Hizkuntzen Erreferentzi Marko Bateratu Europarrari atxikiak dira: ikasketa, irakaskuntza, ebaluazioa.

Hona hemen ikastetxeak parte hartutako proiektu eta jardueretako batzuk:
  • 1.- Liburutegi birtuala. Andaluziako Juntaren Hezkuntza Sailaren Granadako Probintzi Ordezkaritzaren eta Caja Granadaren arteko hitzarmenaren markoan Hezkuntza Ikerketarako Bekatarako XVII. Probintzi Deialdiko III Saria jaso du. Eskura egongo da 2007/2008 ikasturterako ikastetxearen webean http:// eoidegranada.org Sección de recursos.
  • 2.- Hizkuntzen Portfolio Europarraren (HPE) esperimentazioa.
  • 3.- “Espainola atzerriko hizkuntza moduan irakastea” ikastaroaren antolakuntza.
  • 4.- Andaluziako HEOetako Oinarrizko Kurrikulua lantzen parte hartu.
  • 5.- Bigarren Hezkuntzan Arabieraren kurrikulua lantzen parte hartu.
Ongi etorri Granadako Hizkuntza Eskola Ofizialera; hizkuntzek elkartu egiten dute hemen jendea.